XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero an apur bet epelduten sanean eiten san trangea esaten yakon, estakit, onango kadera biges, trangea esaten yakon goiti bera joteko egun bet eukitauen, asta ta gusti, d'agas ite san jo-jo, da ganeko kaskarea aukena, dana kendu.

Da gero, olan sertuten sanean, otesan beste espatea esaten yakon egur bet.

Ain ganean imini ta besteagas eitesan yo, d'eitesan bigundu.

Ori in orduen, gero sarrantxatu ein beasan, sarrantxea, bai, olan egur beten aginek eukesan, onan atzamarran tamañuko lodiek, bostasai edo geao... d'an itesan sarrantxatu, ite san yo fin-fin imini.

Da gero itesan irun, otesirean makinatxuek erruda bategas, kaderakas ereiten yakon, d'itesan firue.

Gero firue inde gero in bear ixite san matasea, lau kuadruko ser bat, an itesan matasea batera ta bestera.

Gero gobadan garbitu, gobada bidiru bai sikeran e errandonean ite san gobadea.

D'apur bet bigundu te suritu be ite sirean.

Da iten sirean gobadan, igero esaten yakon gobadeari.

Gobadea be errandonean itesan, es oingo moduen lejiagas da olan, errandonea, barrikea ixite san, puntea kendute, d'an itesan igero, inguruti iminten yakon, barruti e, ixera bigundu batzuk edo, besteak mantxau estaitesan, d'aspien egur me batzuk suloti ure pasau dakion.

Ure botaten yakon goitik, da gero ixerak ite sirean misasko ixerak, erriko misea esaten yakon, etzean auleruek telea itekoak.

Da gero andi atera ta itesan arildu, da, arilok in orduen preparaute egoan aulerueri eroateko.

Gero, aulerue egoan Dimen, lenago begoan Seberion baye, aulerueri Txankerri esatotzien, an elexa barrie daoen biximodu biko etzean bixi sen, da erre in sen a etzea, da gero estaipa nora yoan san....

Gero Dimen egoan, eta Dimeko aulerue etorte san abixaute d'etorte san mando bategas, d'eroaten ausen arilok ak, d'ekarten auen telori iten auenean, telea inde, ixerok eta iteko....

D'orrik ixerok in bear ixiten sisan, ori esan dune, jabonau da errandonean igero, lelengo ur epela bota, gero ereñotzagas irikine eta usain gosoa artutauen....